XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beasain Uri ontako Batzokiya aspaldian gustiz gogor dabil, bazkidez beteta egoten da gau gustijetan, ¿zer jazotzen da?.

Bazkintza Artezkarijak asmo bi artu ebazan: Antzoki-jayak egitia, ta Itxeikixunak bigarren.

Laster eraldu (organixau) zan Antzezkari-Taldia, eta datorren illaren 5'an, Deun Agate egunian egingo dira lenengo Antzoki-jayak gabeko 8'etan, eta bigarren jaya ixango da igandian illaren 7'an.

Deun Agate-eguneko jaya: Lenengo.- Euzkel-Abestijak.
1- Itxarkundia.
2- Zeuretzat bixiya.
3- Gertu gagoz.
4- Aberri maitiari.
5- San Juan de la Portaletaña.
6- Deun Agate-abestiyak.

Bigarren.- Itxeikixuna Aranburu'tarr Erramon abertzale zinduak.

Irugarren.- Beronek, Aranburu'k esku-soñua joko dubala abestuko dute neskatilla bikain Olabe'tar Sorne eta Aranburu'tar Irune'k.

Laugarren.- Euzkel-Antzerkiya Abek Istillubak, antzezkariyak ixango dirala: Manuel... Zubizarreta'tar Endika, On Liborio... Aranburu'tar Jagoba, Alejandro... Oñatibia'tar Bitoren, Juan... Sarrionandia'tar Jakinda.

Boskarren.- Erauskin'tar Joseba Pantzeska (Errotariya) izneurlariyak ekingo diyo zati baten, eta gero irudituko da Joxe Jeolimo Donostian, antzezkari ixango dala Ituarte'tar Mikel.

Azkenian gustiyok abestuko dogu Euzko Abendaren Ereserkiya.

¿Zer ereisten dozu, Kirikiño, lenengorako? (1) ¡Aurrera beasaindarrak! ¡Gora gure Batzokiya eta gure antzezkariyak! eta ¡Gora Euzkadi! ZARRIONTZALE.